Martxoak
hogeitaseigarrena du.
Hotz eta eguzkitsu ernatu du egunak. Bart arratsean ordu ttikitan Espainiako
gobernuak isolamendua hamabortz egun luzatu du. Euskak Herrian ea orduro lagun
bat hiltzen ari zaigu; izutuak gaude, batez ere adinekoak garenok; gehienok
bakarrik, familiarekin telefonoz, WhatsApp-ez edo telepatia bidez komunikatuz.
Ilobak gaztetxoak ditut, eta ukelele berreskuretu dute,
bizilagunak aspertu arte ari omen dira jo eta ke, alabak dionez. Mutikoa
hamasei urterekin biziki maitemidua da eta luze ari zaio egiten abstinentzia.
Alaba lanean daukat eta gizona langabezian gelditu zaio; etxeko lanak egiten
omen ditu.
Pribilegiatua naiz, osasuntsu, etxea daukat, dirua beharrak
hornitzeko eta kulturazalea naiz. Hainbat liburu dauzkat berirakurtzeko;
zeinbat diren sarean irakurtzeko aukera ematen dutenak…
1 comentario:
Ni ere aberatsa naiz zu ezagutu ondoren. Eutsi Lola.
Publicar un comentario