viernes, 27 de marzo de 2020

MARTXOAK 27


Martxoak hogeita zazpi. Hotz eta belaiak zuri-zuri, oskarbi eta eguzkia alai. Europa osoan eri-etxeak gainezka, gaxoak ezin artatu, zenduak lurpeara ezin; osasun langileek ezinbesteko lana egiten; agintariek egin ahal guziak ari dira egiten; babes-neurriak artatzeko zailtasunak dituzte. Badago nor egoera hau profitatzen ari dena. Atzo Espainiako gobernuari Txinak bidali dizkion testa azkarrak faltsuak dira nonbait; Rolex ordulariak edo Louis Vuitton zakuak nola.
Egoera surrealista honetan, nire burua bertze historia batean murgitzen saiatzen naiz. Atzo “La Paloma” Patrick Suskind-k idatzia leitu nuen: kontu labur bat da, oso aproposa une honetako. Parisen kokatua; gertaera ttiki baten historia da; gizon xume bat Parisko eraikin erraldoi baten ganbaran gela ttiki-ttiki batean bizi da, komuna korridorean daukaten horietakotan. Bizilagunen komunerako unea buruan dauka, inorekin korridorean ez topatzeko. Goizeko zazpietan egunero bezala jaiki da, labe ttiki batean kafesne bat egin eta gaileta pare batekin gosaldu du, ohatzea egin eta komunera atera da, korridorea txori kakaz zikindua eta uso bat aztoratua ikusten du, nazkaturik gibelat egiten du. Pixa egiteko goga ezin jasan, aurpegia garbitzeko harraskan egin du pixa. Arraska ongi garbitzen hamar minutu galdu ditu, berandu dabil, minutura nehurtua daukan denbora gainen datorkio, presaka jantzi eta urduri, tentuz atea ireki eta usoa txoko batean ikusten du, korridorea kakaz betea; ala edo nola atratzen da, eskuineko zapata zinkindu du, baina ezin du gelditu, ezin du berandu iritsi, ze, banku baten atezaina izanik bere zeregina zuzendariaren limusinaren atea irekitzea da…



No hay comentarios: