sábado, 28 de marzo de 2020

NARTXOAK 28


Martxoak hogeita zortzi. Eguzkia da denontzat argitzen gaur ere.  Albiste bitxiak ere baditugu; Donostiako gotzoina autoz emakume bat ondoko eserlekuan eserita zuela harrapatu du ertzainak, 600 ehun euroko isuna jarri diote. Irripartxo ttiki bat egiteko okasioa. Ez horrela migranteen egoeraz jabetuz, Europarako bidean ziren milaka eta milaka lagunek gibelat utzi bizi hobe baten itxaropena, eta ihesean itzultzen hasi dira ezlekura. Txina era bat isolatu da, munduarekin mugak etsi ditu. Estatu Batuan izurritea ikaragarri hedatu da. Hego Amerikan ez dakigu. Indian makilka  etxean sarerazten dute jendea.  
Aspertzen asia naiz, atzo “Zisneen Aintzira” Bolchoi antzokitik zuzenean gozatu nuen. Biziki xarmanta! Gaur, “Éros dans un train chinois” irakurtzen hasiko naiz; ea bizi poza berpizten zaidan. Ez nago nire egunik onenean.




No hay comentarios: