domingo, 29 de marzo de 2020

MARTXOAK 29


Martxoaren hogeita bederatzigarrena. Egun ederra gaur ere, parean daukat baserri bat eta haren belaian hartaldea dago, bildotsak jostetan, gure haurrak egiten zuten nola. Neurri zorrotz pean gaude. Zakurrak badute baimena etxetik ateratzeko, ez horrela haurrak. Europa osoa gelditu da, gainbizitzeko beharrezko serbizioak bertzerik ez dira ekoiztuko hamabortz egunean. Budistek ur bedeikatuarekin hegazkinez ari dira haien lurraldeak ureztatzen. Ederra.
Mundu osoa noraezean dabilela dirudi. Politikeek elkarrekin mokokan, osasun-zaintza beharrezkoak elkarri ebasten; egoerak gainditurik; diskurtso itsurosoak, deus erraten ze duten horietakoak; umore beltza egitea gaitik (El camorote de los hermanos Mars-n)  hemanaldi baten gisa. Badakit gaiztoa naizela, baina ez nago laket datorren egoerarekin. Gizarte antolakunta berri bat asmatu beharko da, edo, dugu? Erraza erratea, nagusiek garenok anitz dugu erratekoa, baina dinosaurio nola begiratzen gaituzte.   



No hay comentarios: