miércoles, 25 de marzo de 2020

MARTXOAK 25


Martxoak hogeita bortz ditu, goizeko zortziak dira eta asteazkena. Eguzkiak ihintza urtzen ari du, eta egun xarmanta heldu da. Atruxka eta atruzka hasi dut eguna, ez da berria, udaberrian alergiak gogor jotzen baitit. Itxaropena non? Irratia entzuten ari naiz eta berriak ez dira lasaitzeko modukoak. Gaxoak erietxeetatik hiesean, bizilagunak zelatari auzokideak salatzen hasi dira; osasunetxeak gainezka joanak; milaka langile lanik gabe. Eta txarrena etortzeko dela. Lagun baten WhatsApp-ak ez du erantzuten.
Nire aferetan murgilduko naiz. Frantziako Iraultzak ze eragin izan zuen Iparaldeko euskaldunengan aztertzen ari naiz. “Tibertè, Egalité, Fraternité” lelopean galdu zituzten euskaldunak libertateak, eta euskera gogorki itoerazteko ahal eginak egin zituen Iraultzak.
Gaitezen adi, ez ditzagun gure nortasuna gal. Ez gaitezen denak chino bihur.

No hay comentarios: