jueves, 9 de abril de 2020

APRILAK 9


Aprilak bederatzi. Ortzegun Santua, bihar perrexila ereinteko eguna, Ortziral Santuan ereinten den perrexila, ute guziko perrexila erraten zuen nire amak. Nik etxean perrexil hazirik ez,  ezta non erosi ere, hortaz haurten perrexilik gabe baratzean. Erromes gabeko Aste Santua; kiristanoak etxean errezatzen; errepideak eta hondartzak hutsik, ostatu eta hotelak etsiak. Donostiako hotelik hoberena “Maria Cristina” erietxe. Hainbertze dira albisteak, ze, eztakit deus; lambro sakon batitik ezin atera sentitzen naiz.    

No hay comentarios: