viernes, 10 de abril de 2020

APRILAK 10


Aprilak hamar Ortzilara Santua giristino bazara. Ez garenontzako udaberriko egun xarmant bat.
Maritxu urtemugik gabeko emakumea zen. Isolamenduak ustekabean hartu zuen gehienei gisa. Hasieran abestu egiten zuen bakardadea uxatzeko, baina, entzulerik ezean aspertu zen. Goizetan bere burua apaintzen zuen txukunki; zertarako? norentzako? bere baitan galdeka hasi zenean, okina entzun zuen egunero nola, tutua joka. Maritxuk ez zuen ea ogirik jaten, baina fite hurbildu zitzaion, okin mutil burusoil jator batek, maskarapetik irripartsu hartu zuen Maritxu.
Zer gan nahi gaur neska?
-_Ba, ekarri ogi bat, ttarra eta meharra.
_Hementxe duzu, ttarra eta meharra.
Metro pare batera eskularruz babestutako eskua luzatuz, mutilak ogia, neskak dirua, eskermile, batak, ezta deus ere, bertzeak. Guti bazen ere Maritxu ongi sentitzen zen. Bazuen zertaz dutxatu, ilea garbitu, soinekoz aldatu… Irrikatan itxaroten zuen eguneroko hitzordua okinarekin. Egunez, egun, politago jartzen saiatzen zen Maritxu; orduan eta alaiago iruditzen zitzaizkion okinaren begiak. Zalantzati zen Maritxu, gustuko nau ala nire fantasia da; ze, ezinegona!; ezinegona bada ere, zerbait bada… Holako burutazioetan zegoen Maritxu, hurbildu zen okinaren furgonetara eta okinak jaramonik ere bezero guziak joan arte; neskak, deseroso, urduri, paperezko zakutxo bat ateratzen ikusi zuen mutila.
Tori nire polita, donuts bat zuretzako



No hay comentarios: