miércoles, 8 de abril de 2020

APRILAK 8



Aprilak zortzi, egun  xarmanta, txoriak erotuak, eta oihana ostoberritan, bartatseko ilargi-osoaren magiak dirau. Bakarrik, isilik  ikuturik ez. Zirarrak  eta goxoak telefonoz; larru azala zimeltzen; sentsibilitatea galtzen. Multzoa sakabanatu da, bakarka, lerroka, norbera berearekin. Azken denboretan ekonomiaren eraginez, ageriko  zen joera hori, birusak  erabatekoa egin du. Birusak eta poliziek; lurrez, airez eta dronez behatzen gaituzte; berria da, gure telefonoa ere nahi dutela kontrolatu, gure ibilaldiak une guzietan jakiteko. Eta txarrena, bizilagunak zelatari!   

No hay comentarios: