martes, 7 de abril de 2020

APRILAK 7


Aprilak zazpi. Eguraldi goxoa, lainoak harrotzen ari dira, eta badator eguzkia. Laugarren astea isolaturik. Ni laketzen hasia naiz, nire liburutegia hankaz gora jarri dut, eta, ene! zenbat altxor zokoetan atzenduak! Vesubio-aren haserreak utzi zuen hondamendian murgildu naiz. Bi mila urte geroago sarraskiaren zantzuak arte bihurtu dira, eta bizi dugun egoera goxatzeko artea egokia zaigu.
Atzo albiste xelebre bat entzun nuen. Nafarroako herri ttiki batean, apeza atera zen pozale bat ur bedeinkatu eskuan isats batekin kaleak bedeinkatzen. Polizia foralak gelditu zuen eta isunarekin igorri zuen etxerat.



No hay comentarios: