sábado, 4 de abril de 2020

APRILAK 4


Aprilak lau. Bailada honetan udaberria da ederra, arras ederra; neskatx bat gisa osasuntsu eta freskoa, pubertaroa bezala aldakor eta garratza. Ezustean eta bat batean egiten da lehertu, bizigarri eta lizun. Sasoirik gorena San Juan gauekoa izaten da; sorgimak matxinatu eta ilargiari eguna luzatzeko erraten diote, haren argi zuri eta magikoak dena alda dezalako.Dionisios ere gonbidatzen dute, gehiegikeriaren eta haragikeriaren Jainkoari. Akelarre gaua da, mandragora gaua, lebitazio gaua. Akelarrea.  

No hay comentarios: