domingo, 5 de abril de 2020

APRILAK 5


KORONA BIRUS 2
Aprilak Bosgarrena; hamazazpi egun isolaturik. Haize hegoa. Pelikula baten barnean banengo sentitzen dut nire burua. Herenegun, gudarosteak Iruñeko alde zaharrean Espainiako ereserkia bozgorailuan, desfilatu zuen. Ez zuen bertze lanik doike; mundu guzia, (literalki) etxean isolaturik eta gudariak aireztatzen. Bertze hamabotz egun luzatu gaituzte isolamendua, dirudienez poliki-poliki eginen dutela ateraldia, eta maskarekin… Gizartea menean hartzeko botereak duen ahalmenak liluratzen nau. Orain arte maska ez zela gomendatzen erraten ziguten, baina badirudi ari direla gizartea prestatzen gomendioa eginbide bihurtzeko; beharrezko izanen diren maskak egiteko denbora hartu bitarte.



No hay comentarios: