viernes, 3 de abril de 2020

APRILAK 3


Aprilal hiru, egun xarmanta, goizean txoriek iratzarri naute. Lotsagabe, herria hartu dute, hutsik ikusi eta; etxeetako erlaitzetan habiak egiten ari dira, haien arbasoek nola. Txori handiak, harrapariak, ortzian dantzan; katakatxintxak baratzetara hurbiltzen; sorginak ajaka zubipean...
Gurean izurritea baretzen ari omen, (irratiak dionez). Ez hola baliabide gutxietako lurraldetan, jakin ere ezpaita jakiterik zer nolako egoeran dauden. Guk baditugu baliabideak, oraingoan, baina baliabideak akitzen dira. Agian hasi beharko genuke bertze giza antolamendu bat asmatzen.





No hay comentarios: