Gaur martxoak
hogeigarrena du. Egun
zoragarria, zerua urdin eta belaiak liliz betetzen. Bortz egun daramazkit bakar
bakarrik etxean eta dagoeneko janaria murriztu zait, merkatu handian egon naiz,
eta lerroan egon gara atean txandaren zain. Jendea aserre, Erdi Aroan juduei egotzi
zieten izurritearen sorrera, beti behar du gure txarren erroduna, eta oraingoan
badirudi gobernua dela. Inork autokritika pittin bat ere. Badirudi
katakatxintxak herrietara hurbiltzen ari direla, harriturik zaratarik ez
dagoelako. Ongi etorriak izan daitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario