Hogeta bat ditu
martxoak. Udaberria
bete betean sartu da, leihoak mendialdera ematen dit eta gero eta gehiago dira
gerezi basak loretan ikusten ditudanak. Arras etxekoandre txukuna biurtzen ari
naiz. Egunero garbitzen dut etxea, amorantea ustegabean etorriko balitzait
nola. Pixkanaka ari naiz egoerarekin laketzen, familiarekin egunero mintzo
naiz, eta lehen ez bezalako kontutxoak kontatzen ditugu elkar artean. Gaurko
albisteak ez dira onak; zaharetxeetan nagusiak hiltzen ari dira. Richard Gere-k
erranten duen bezala; zaharrak zaharetxteetan
sartzen ditugu, haurrak haurzaintegitan eta zakur bat erosten dugu paseoan
ibiltzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario