MARTXOAK 19
ortzeguna, egun polita oskarbi eta kontaminaziorik gabe . Izurritea
abiadura handian gora doa. Isil kezkagarrian merkatuetan zonbi
mozorrotuak erosten. Baratzetan belar txarrak handitzen. Mendian
egunez egun elorri berria txuriz loratzen. Txoriak maitemindurik alde
batetik bertzera dantzan.
Ganden gizaldian
anitz izan ziren bizia eman zutenak libro izan gaitezen, birus batek
arriskuan jartzen ahal dituen libertateak. Egon gaitezen adi, ez
dezagun utzi gure burmuina ttikitzen, eta hil behar badugu gaitezen
hil duin.
Galtzen diren
libertateak ezin dira berreskuratu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario