miércoles, 18 de marzo de 2020

GARAT BERE GARAIAN


GARAT BERE GARAIAN
Joseph Garat Hiriart 1749-1833. Ustarritzen sortu zen, politikoa, diplomatikao, epai ministroa, diplomatikoa eta filosofoa.
Allons, enfants de la patrie, le jour de gloire est arrivè.
Frantziako iraultzak mundua aldatu zuen. Apezeria eta Jauntxoen gainetik, Herriak, hau da hirugarren estatuak hatu zuen jabegoa.
1789ko abuztuak laugarrena zuen eta Versailes-ko pilota lekuan bildu zen “Assamblèe national Constituante” deiturikoa, non, Hirugarren Estatuaren partaideek sutsuki eztabaidatu zuten. _Liberté Liberté Liberté _ Noailles-ko kondea oihuka: Denak berdin, aitoren semeen ordezkaria naiz, eta Hirugarren Estatua onartzen dut. Eta jarraian Aiguillon-koak, nik ere, izan daitezen gizon guziak libro eta berdinak;_ Egalité EgalitÉ Egalité. _ A! ze akelarrea. Nobleak, apezak, herriko semeak, ileordeko irineztatuak hegan, paparrak airean, elkar besarka,_ Fraternité! Fraternité! Fraternité_, algarara xarmantan. Garat anaiak euskaldunak izanik hasieran suharki hartu zuten iraultzaren sorrera. Beraz ez zuten abantaila handirik ikusten, ze, Euskaldunak denak ziren libro eta legeen aurrean berdinak, eta elkarbizitzaren arauak batzarretan herrikideek hartzen zituzten; jauntxo edo apezik gabe._ Abantaila partikularrak zein eskubide kolektiboak ezabatu behar dira; _ Le Guen de Kargall Bretainiar kondeak ozenki oihu egin zuen. Txaloak! Artois-koak, Lanquedok, Normandia, Alsacia-akoak… txalo!, txalo!, txalo!. Garat anaiak elkarri beha gelditu ziren. Ni, Borgoniako ordezkaria nire lurraldeen abantailei uko egiten diot batasunaren mesedetan…frenesi erdian Uhart Zuberoako ordezkaria lehen aldiz mintzatu zen._ Ez dira euskaldun abantailak, gure bizimodua baizik, elkarrekin dostatutako bizi modu bat, ez gara inoren morroi, beti danik gure buruaren jabe izan gara, eta horrela nahi dugu jarrai._ Ozenki azaldu zuen. _Kanpora! Kanpora! Kanpora! Sasi iraultzaile! Kanpora!_ Oihu artean utzi zuen bilera Zuberoako ordezkariak. Aterako bidean, Garat zaharrenarekin trabatu zen, eta begietara zuzen beha._Hik zer diok?_ Bota zion. Ondoan zegoen Garat gazteak._ Gu iraultzarekin gaituk_. Erantzun zion. Garat anaiak Lapurdiko Ustarrizko biltzarraren ordezkariak ziren, liberalak eta kultuak iraultza giroak harrapatu eta Frantziako konstituzioa 1791n sinatu zuten, ez ordea Zuberoako Uhart ordezkariak, ezta Benafoarroakoak, ze garaian ez zen Frantziako lurraldea, Nafarroako Erreinua baizik, laster Frantziak irentsiko zuena. Konstituzioaren hamargarren artikulua onartuko zen. Ipar Euskal Herriak betiko galdu zituen berezko eskubideak.
herrialde eta probintzien eskubide berezi eta abantailak ezeztatzen dira, atzera egiterik gabe, batez bat eginen dutelarik Frantziako biztanle guzien eskubideekin.



No hay comentarios: