miércoles, 18 de marzo de 2020

MARTXOAK 18


Martxoak hemezortzi, asteazkena. Lainotsu ernatu du egunak. Eguna bezain lainotsu giroa. Isildu da denbora, isildu dira kaleak, isildu dira merkatuak. Gizateria isildu da, ejertzitua atera da kalera( inork ez daki zertarako), komunikabideek ejertzitoaren onurak goraipatzen, eta denak isil. Irratian entzuten ari naiz mendira joatea debekatu dutela. A! ze miseria etxetik 100 metrotara daukat mendia eta egunero itzuli bat egiten dut. Ez dut inoiz inor ikusten; beraz edonor kutsa dezaket? Europa osoa isolatu dute, izurriteak eztanda egin du eta noraezean gabiltza; Iparraldean kirola egin daiteke, aldiz Hegoaldean ez.
Espainian komuneko papera ea akitu da, aldiz Ipar Ameriketan armak dira erosten ari direnak. Agian psikologo batek zerbait errateko izanen du.



No hay comentarios: