HAMAZAZPI DITU
MARTXOAK eta asteartea da. Gaur ere eguraldi kaskarra, euritsu
eta hotz. Europa osoan izurritea hedatzen ari da; Espainiak mugak
itxi egin ditu, beraz Euskal Herria berriz ere zatitua gelditu da.
Denda eta ostatu denak itxita daude, eta lantegi handiak ixten ari
dira, hortaz milaka langabezian. Irratian entzuten ari naiz
gobernuak neurriak hartuko dituela lantegiak eta langileak
laguntzeko. Halaber, turistek ihes egin dutez, estatuan kalean bizi
diren bortz bat mila lagun hirietako hoteletan egokituko dituztela.
Ogia eta frutaririk
gabe gelditu naiz eta dendara joan behar dut. Egia errateko beldur
pittin bat ematen dit, ez nuke kutsatu nahi, nire adinean arriskutsua
izan zatekeen. Baina, beldurrez bizitzeak balio ote du?
No hay comentarios:
Publicar un comentario