lunes, 16 de marzo de 2020

MARTXOAK 16


Martxoak hamasei astelehena; Egun itsa, euritsu eta goibel. Bigarren eguna etxean isolaturik. Europa osoa kutsatzen ari da. Inork ez daki nola aurre egin izurriteari. Ejertzitua kaleetan dago. Turistak aireportuetan etxerako bidean. Irratia entzuten ari naiz, eta Alemaniak mugak itxi ditu, Espainia gauza bera egitekotan dago. Mugak itxi eta gero zer?
Erresuma Batuak ez ditu isolamendu neurririk hartu, izurritea hedatzen uztea erabaki du. Ekonomiari lehentasuna emanez, gaixo larriak bertzerik ez ditu kudeatuko. Azkenean ikusi beharko saiakuntzak ze emaitza ematen duen.
Albiste on bat ere badugu. Felipe erregeak paradisu fiskal batean Juan Carlos bere aitak bere izenean utzitako milioi zakuak, estatua jasaten ari den egoera arintzeko dohaintza egin duela azken albistea da. Goizean Letizia Felipen emaztea, Corina, Juan Carkos-en amorante izanarekin mintzatu omen da; Juan Carlos-ek hain eskuzabal emandako 65 milioi euroak Espainiako osasungintzara bideratzea erregu egin dio. Corinak hausnartuko duela erantzun omen dio.
Isolamendua jarraituko dut, bakar-bakarrik egoera surrealista honetan burmuina xurgatuko dut, ea asmakizunak isurtzen zaizkidan. Bihar arte.

No hay comentarios: