domingo, 15 de marzo de 2020

KORONABIRUS



2020ko Martxoak hamabortz, igandea, goizeko zazpiak dira, irratian Arantzazutik meza. Dagoeneko eguzkia  bartatseko ihintzak urtzen. Inguruko zuhaitzetan txoriak eroturik txioka. Zortzitan albisteak, txarrak, arras txarrak: biztanleak ezin izanen dute aste bitan etxetik atera, ez bada lanera, ospitalera edo  beharrezko erosketak egitera.  Espainiako gobernuak (egoera profitatuz) Euskal Herrikoaren gainetik kudeatuko du krisi garaia: Osakidetza eta Osasun Bidea, Ertzaintza eta Foru Polizia eta Garraio sarea Madrildik zuzenduko direlarik.
Koronabirus  birusa ttiki-ttikia da, baina indartsua, maltzurra eta demokratikoa. Ez du bereizten aberatsa ala behartsua, larru- beltz edo arioa.  Badirudi, geldi! Nora zoazte? Erraten ari zaigula. Ama Lurraren jabe egin gara, baina aldi berean gure ahultasunez jabeturik gure tokian  jarri gaitu. Isolaturik utzi gaitu, ur zikinekin, aire kontaminatuekin, hondakinak non utzi tokirik gabe; gure konsumo ohiturak bete ezinik. Gorputz eta ariman eragina duen izurritea da. Baliteke lehen munduan jende kopuru handi bat hiltzea, baina, hirugarren munduan gosez, gatazkaz, eta izurritez hiltzen direnak baina gutxigo ziur aski.  

No hay comentarios: