Goizean zaldia hartu eta itsaso aldera abiatu zen, San Juan
egun eder bat zen eta kondea zorion zaldia edaten utzi eta kanta kantari hasi
zen.” Edan, ene zaldi, edan, Jinkoak zain nazan gaitzetik, itsaso txarretik eta
haize handitik, edan, edan nire zaldi.” Txoriak liluraturik hegaletan gelditu
ziren entzuten. Erreginak aditzen zion
bere gazteluaren leihotik. “Entzun alaba lamina kanta-kantari itsasoan. “Ez
ama, ezta lamina, kondea da kanta bat niri abesten” “Ala bada hiltzea aginduko
dut, ze, zurekin ezkotzeko ez dauka odol errealik” “Ez agindu hiltzea ama, ez iltzea agindu
otoi, ze kondea hiltzen badute ni hilko naiz” Gudariak! Deitu zituen erreginak.”
Hartu kondea eta lantza ukaldiz hil
dezatela eta itsasora jaurti”. Kondea gauerdian zendu zen, eta infantatxoa
lehen oilar kantekin batera. Infatatxoa errege alaba izanik aldarean ehortzi
zuten, kondea berrogei urrats gibelago. Infantatxoak arrosa gorria sortu zuen,
kondeak elorri zuria, eta elkarrekin ziren nahasi. Erregina jabetu zenean
amorruz landareak mozteko agindu zuen. Baratzezainak, etsipenean, landareak
negarrez moztu zituen, baina kima batzuk utzi, eta haietatik sortu ziren uso
txuri lirain bat eta miru beltz zoragarri bat. Hegan ortzian ziren galdu.
Olinos kondearen
erromancea
Anonimoa
Haurrentzako egokitua
No hay comentarios:
Publicar un comentario