viernes, 22 de marzo de 2019

PATUA


BAGDADEKO MORROIA
    Bazen behin, Bagdadeko hurian, merkatari aberats baten zerbitzuan lan egiten zuen morroi bat. Egun batez, goizaldetik, morroia Bagdadeko azokara abiatu zen erosketak egitera. Baina goiz hura ez zen beste goizak bezalakoa izan. Goiz hartan morroiak Heriotza ikusi baitzuen azokan. Eta Heriotzak keinu bat egin baitzion morroiari.
    Izututa, morroia merkatariaren etxera itzuli zen.
    “Nagusia”, esan zion_” Utzidazu etxeko zaldirik hoberena. Gaur gauerako Bagdad honetatik urruti egon nahi nuke; gaur gauerako Ispahango huri apartatu hartan egon nahi nuke”.
     “Baina, zergatik egin nahi duk ihes?” galdetu zion merkatariak.
     Azokan Heriotza ikusi dudalako, eta amenazuzko keinu bat egin didalako orduan”.
     Merkataria hunkitu egin zen, eta zaldia utzi zion. Eta morroia abiatu egin zen gauean Ispahanen egongo zelako esperantzetan.
     Eta hola arratsaldean merkataria azokara hurbildu zen, non goizean morroiak bezala berak ere, zuriz jantzia, ezpain gorri eta urrezko ileak airean, lirain eta limur ikusi zuen Heriotza. Hurbildu zitzaion eta “zergatik egin diozu amenazu nire morroiari?  Galde egin zion.
     “Amenazu? Zer diozu?  Isphanen hitzordua gauerdian emana diot”, erran eta hegalak zabaldu eta aio erran gabe partitu zen.
      Merkataria aho zabalik ortzi hegia beha gelditu zen. 
 

No hay comentarios: