Ipuina tailerra Euskal
Unibertsitatean ari naiz egiten. Lehengoan ikaskide batek erran zidanarekin
kezkatu nintzen. Bere hausnarketaren arabera euskara desagertzeko arriskuan
ikusten zuen. Ni nahiko baikorra naiz, baina ala guztiz ere baditut nire
kezkak. Erromatarrek ez bazuten suntsitu, ez gara hain ahulak izanen, euskara unibertsitatean txertatu denean galtzeko. Erran nion. Bere teoria bertzea zen.
Euskaldun ele bakarra galdu zenean hasi zen desagertzeko arriskua. Espezie
baten hazi erreserba galtzen den nola. Eta zuk zure umeak ele bakarrean ezi dituzu? Galde
egin nion. Ez, nireak hiru hizkuntzetan mintzo dira.
Erronka handia euskaldunak
duguna. Azken 80 urtetan lan ikaragarria egin du batez ere Euskaltzaindiak,
hizkuntza batu, corpusa eman, unibertsitatera eraman… Baina, Etxepare-n mezua
ez da bete “iaiki hadi plazara” Euskara hizkuntza kultua bihurtu da, fosil
ukitu batekin. Anitz idazten da euskaraz, irakurri baino gehiago. Egiten den
literatura, arau aldetik perfektua, gehienbat politizatua, fantasiarik gabea eta nahiko aspergarria. Militantziaz
irakurtzen da, irakurtzen denean, aise hasi eta bukatu gabe utzi egite dena. Badira
iparraldeko herri ttikiak euren hizkuntzetan idatzi eta mundu guzian irakurtzen
direnak, (itzuliak noski) ez da euskareren errua euskaldunena baizik. Nahi ala ez mundu globalizatu batean bizi gara, eta
zerbait ez gara ongi ari egiten. Erdaraz badago erranairu bat (el buen paño en el arca se vende) Ba, ez, gaur egun ez da hola, marketina behar
da, nahi bada zabaldu, nahiz eta produktua ona izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario