lunes, 1 de abril de 2019

BEGI-LAGUNAK



Okulistarengana joan zen egun batean Maritxu, eta begi-lagunak jarri zituen. Ezin zuen sinets zenbat gauza orduraino ikusten ez zituenak ikusten zituen. Loreak edertu, zuhaitzak handitu, eta hiriko kaleak zabaldu egin zirela iruditzen zitzaion. Zenbat lagun  ote ditu ez ikusi azken urtean? Pentsatzen gelditu da goizean autobus geltokian lagun zahar bat ikusi duenean. Gazte denboretan  antiojorik gabe laguna  aise ikusten zuen sasoia oroitu du.     

No hay comentarios: