Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzat haundiok?
Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan? Lima distirant hura
eraiki zuten langilleak, ze etxetan bizi ote ziren?
Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek? Erroma bikain hura
garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?
Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik
ez ote zuen bertako jendearentzat? Alegiazko Atlantidan
berebat,
itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei leguntza eske.
Alejandro gazteak India bereganatu zuen.
Berak bakarrik ote?
Zesarrek galoak menderatu.
Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?
Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armada
urperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin?
Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?
Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?
Hamar urtez behin gizon haundi bat.
Nork ordaintzen zituen haren gastuak?
Zenbat historia! Zenbat galdera!Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat galdera.

Beltor Brecht-en izkribua, Mikel Laboak itzuli eta musikatua.
Historia
zaharrean murgildu gara. 4000 mila urte k.a.hasi zen gizona eraikin erraldoia
egiten,gero grekoak,egiptoarrak,erromatarrak… Irakasleak langile baten galderak
eskuratu dizkigu. Hausnarketa ederra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario