Eskarmentuaren gelak. Izen ederra,
Euskal Unibertsitateak eman diona 55 urtetik gorakoen ikasleei. Eskaera handia
dago, aukerak baino gehiago, hortaz zozketa bat egiten dute urtero. Hirurogeita
hamar urtetik gorakoek zuzenean sartzen gara, eta nik hirurogeita hamalau izanik hantxe nago. Xarmanki joaten naiz
goizero, egunero gauza berri bat ikastera.
Artearen historia anitz maite
dudan gaia da, gaur irakasleak galdera bat egin digu.
Nola definituko zenuten “artea”?
Hausnarketa ederra.
Nire amarekin oroitu naiz. Amak
urte batzuk bazituen Guggenheim museoa
ezagutzera lagun batzuekin joan zenean.
Zer moduz, zer iruditu zaizu
museoa? Galde egin nion.
"Museoa… hori bada polita etor bedi Jinkoa eta ikus
dezala. Hasiera eta bukaera ez duen gauza hori…"
Ba, definizio ederra nire ustean,
arteak ez daukalako hasiera eta bukaerarik, osoa,
borobila behar duelako izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario