Goizean etorri zait lagun bat,
eta pelikula bat egin nahi duela erran dit. Nonbait tematu da pelikularekin.
Gidoia egin, eta arrapaladan irakurri dit. Lurralde demokratiko aurreratu
batean kokatzen duen historia surrealista bat da. Hiru pertsonaien inguruan
garatzen da konjurazioa. Erregea, amorantea, eta estatuko polizia burua.
Erregea, erregea zen, errege
baten eginkizunak ongi betetzen zituen errege bat. Gortea emakume politekin zuen hornitzen, eta
ehiztari ospetsua zela ematen zuen. Ez zen bere menpekoek egiten zuten bezala, uso, basurde edo
untxiekin, asetzean, ez, oreinak eta antilopeak… aspertzen zuten, eta elefanteekin tematu. Agin
ederreko elefante baten ondoan eseri eta argazki bat egin zuen. Argazkia, bere
jauregiko areto pribatuetan paratuko zuen, herrialdean bazirudien gauzak
aldatzen ari zirela eta, animalia babesleek ez zutela ongi hartuko, pentsatu
zuen. Afrikako landetan zegoen espedizioa, oihalezko denda xarmantetan
egokituta. Erregearena zen handiena, gertu bizkartzainena, haratago,
ehiza-lagunak, nobleak, tratanteak,
politikoak … eta zerbitzua, sukaldari, errege upategi zaintzaile eta garbitzaile.
Eguneko beroa baretzen, arratsalde apalean egote ona zegoen. Erregea hanpatua,
bozkario bizian, oturuntza pribatu bat eskatu zuen. Konkubina printzipala
berarekin ekarri zuen, eta ospakizun berezi bat bestatuko zuten. /Irandar
kabiarra/ /Viechyssoeie/ /Inpal-umerria/
bustitzeko /L¨Ermita-2014/. Gero, pilula urdina irensteko /Clicquot-2008
Vintage/.
Biziki horditua emakume gainka
zetazko maindieritan irrist, erori egin zen gizona. Ezin zut, ze mixeria! Aldaka hautsi zitzaion. Larriki izutua aieneka,
oihuka hasi zen. Neska-laguna, emakume
sofistikatua, egoera latz hartan zer egin ez zekiela, jantziak atondu eta apaintasuna galdu barik iskin batean mutu
gelditu zen. Shock batean. Azkenik erregearen garrasiak, ohartarazi zituen bizkartzainak.
Haiek ere besta ederra egiten, erdi mozkor. Beraz, arazoa delikatua zen, ehizaldia
sekretua zen. Estatuko Zerbitzu Sekretuak bertzerik ez zuen ezagutu behar
erregearen parranda. Bizkartzain buruak Zerbitzu Sekretu burua deitu zuen. Zer
diok! Elefantea hil duela? Bai To! Mozkor
haiz ala? To argazkia ikus ezak heuk! Sakatu
zion ordu batzuk lehenago hartutako potreta. Zerbitzu Sekretu buruari
erregearen argazkia behatzean zilkoak kilik egin zion, etekin onak aterako
zizkion, estatuko egunkari printzipalekin eginen zuen tratu, enkantean aterako
zuen, nork gehiago eman hark eramanen
zuen argazkia. Geroko utziko zuen. Estatuko Lehen Ministroa deitu eta,
gertatutakoa azaldu zion. Estatuko makineria martxan jarri zuten, eta erregea
bildu. Erregearen konkubina, amorantea, neska laguna edo zer zelakoa ere
arduratua zegoen, bera izan baizen ehizaldia antolatu zuena. Komisioa
ordainduko didate? galde egin zion bere buruari
No hay comentarios:
Publicar un comentario