viernes, 4 de mayo de 2018

E.T.A. AIO


E.T. A. aio…
1959ko uztailak 31 San Ignazio egunarekin sortu zen E.T.A
2018ko maiatzak 4 primaberako liliak lekuko, egin da akitu, suntsitu, desagertu.
San Ignazio, Azkoitiako zaldun semea,  egun batean argitasunak itsutu zuen. Munduaren salbatzeko,  Jesuitak egin zituen sortu, armatu, eta mundu guzian hedatu. Ez arrazoiaren baitan egin zituen militante sutsu garaiko seme azkarrenak. Naturaren aurka egin zituen zikiratu, eta Jesukristo delakoarekin maitemindu.
Duela 60 urte talde argiztatu batek, herri zapaldua askatzeko E.T.A. taldea zuen sortu eta armatu.Garaian Jesuitak nola, herriak aupatu zuen taldea. Handitu egin zen taldea, eta kontrolaezina bihurtu, burmuina baitzuten zikiratua.
Gaur Arnaga etxea hautatu dute taldea desagertzeko. Poeta baten etxea, poeta elegante baten etxea, nork, "Cyrano de bergerak" bere lan ezagunean, itxurakerien gainetik arimaren ederra zuen goraipatzen.         
      

No hay comentarios: