Udaberriaren magia bildu nahian
ateratzen naiz goizeko ihintzekin, akuarela kaxa eta paperarekin. Irrikan, nire
baitan idurikatzen dudan imajina bildu nahian. Maite dut maite akuarela, hainbertze maite dut akuarela,
ze perfekziora ailegatzea da nire nahia. Nahi izatea eta ahal izatea ez da
gauza bera, eta akuarelak ongi daki hori, gotor bereari eutsi egiten dio,
gutxitan egiten da errenditu, baina era bat ematen denean, txoriak hasten dira
kantari, sorginak dantzan eta erleek ziztuka. Gutxitan gertatzen da, gehienetan
erdixka itzultzen zara etxera, hori bai beti pasatzen duzu ongi.
Akuarela bat amorante topaketa berdintsua da. Amorantearen
deiak bihotza alaitu eta ezinegona eta fantasia sortzen dizu. Zure baitan
imajinatzen dituzu haren laztanak, haren kemena, eta suak berotu… Akuarelarekin bezelaxe batzuetan soilik joaten
zara perfekziora, baina, beti egiten duzu ongi pasa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario