viernes, 27 de abril de 2018

BASA LORE


 Mikaela Goizuetakoa
Goizuetako mendiak, oihanak,larreak eta belaiak dira ederrak. Han sortu zen behin lore basa, ederra liraina, Mikaela erraten ziotena.
 Mikaelak bizia maite zuen, ez zuen onartzen zentzurik gabeko mugarik. Baserriko lanak egin eta arratsalde apalean, ostatura joatea gustuko zuen. Zigarreta bat erre eta ardo pare bat hartu.  Ostatuan beti zen emakume bakarra, eta horrek berezia egiten zuela bazekien, baina ez zuen gehiegi arduratzen. Nekazari lanetan trebea zen, idiak lotu eta iretziak biltzera joaten zen bakarra zen inguruan, lan horiek gizonen gain baitziren.  Ostatu erausi bihurtu, eta gizona ala emakumea zen, eztabaida sortu zen.  Herriko gizonik arrena Mikaelarekin tematu zen. Baina ez zitzaion lore xorta batekin limur hurbildu, ez, ilunabar batez zakarki sasi batera eraman eta bortizki bortxatu zuen. Mikaelak aurre gotor egin eta larriki zauritua joan zen bortxaketa salatzera. Epaitu zuten gizona, eta hauxe libro utzi zion defentsa.” Nahi nuen jakin emea ala arra zen”. Ez zen horretan gelditu emakumearen zoritxarra.  Urte batzuk geroago kontrabandoan mendian eltzetzuak hartu zuten, eta jipoitu zuten, ondorioz hil egin zen. Mikaela aitzindari bat izan zen. Bideak ireki zizkigun, hainbat  eta hainbat emakumek bezala bere biziarekin ordaindu zuen ausardia.  Baina ez zen alferrikakoa izan.
Laborantza Berrikuntza Sari Nazionala hartu du Maitek. Goizuetako magiak limurturik, baserri batean egokitu den bertze lore basa bat dugu Maite. Hiru ume, ttikiena besoetan, berrogei ahuntz erosi eta hasi zen biziari aurre egiten. Etxea konpondu, ura eta argi indarra ekarri, bidea zabaldu, lurra goldatu eta barazkiak landatu. Haurrak eskolara eraman, zaindu, elikatu… Erosi zuen lehendabiziko behia gutira hil zitzaionean, erran  zion aldamenekoei, ez zekiela zertaz hil zen animalia.” Ba zaharra zelakoz” erantzun zion ondokoak.  “Ba, zaharra saldu didatelako” pentsatu zuen bere baitan. Eta ikasiz joan zen, emakumea zen, eta mesfidantzaz begiratzen zuten, horrelakorik ezagutu ere, ze ari zen emakume bakarra baserri buru? Baina ez zuen gibelat egin, inondik ere! Ez zituen behiak ukuiluan nahi, libro nahi zituen.” Betixu” jatorrizko euskal behi basa talde batekin hasi zen.  Taldea handituz joan da…
 Emakume Abeltzain sarea sortu dute bera bezalako ausartek euren eskarmentuak partekatu ahal izateko.





No hay comentarios: