miércoles, 2 de agosto de 2017

OSCAR WILDE


Irratia biztu eta bortzetako albiste saion lehendabiziko gaztigua: gizon batek emakume bat nabalaz zauritu du, eta abar eta abar...
Leihoa ireki eta eguzki giro ederra landan, haizea filin-falan epela, bihotzean hotz.
Oscar Wilde lagun batekin topatu zen, eta gizona goibel iduritu zitzaion.
Ze habil triste edo... Galde egin zion.
Bai, bihotz minez nauk. Emakumeak ez ditiat konprenitzen. Erantzun zion lagunak.
Gizona, gizona emakumeak ez dituk konprenitzeko, maitatzeko baizik. Erantzun zion idazleak.
Bai, laket dut Oscar Wilde

No hay comentarios: