lunes, 31 de julio de 2017

HARRAPARIAK


Masusta bildu, pikorrez pikor, ba al dago arratsalde pasa hoberik? Eguneko arazoak atzentzen zaizkizu, sosa kontuak ere. Era bat libro egiten zaitu. Zakutxoa masusta bete, etxean azukrea eta limoi zukuarekin egosi eta pottoetan sartu; horra hor negurako bitaminak.
Sapiens. (Gizakiaren historia ttikia) arretaz leitzen ari naiz, eta zientzialariek omen, milaka eta milaka urtetan ehiztari et ekoizle izanak garenez gure baitan eragin handia daukala. Gaur egungo portaeran ere harrapariak garela. Merkealditan ari bidez, jende uholdeak, elkarri bultzaka, nor lehen gaten dira behar ez duten produktuen bila, balio erdian direlako.
Nik aitortzen dut, harraparia naizela. Masustak, intsusa, onddoak, xixak ez ditut barkatzen, hainen da handia biltzeak ematen didan plazerera.

No hay comentarios: