Agorrila, abuztua,
augustus, agosto, aout. Agorrilean dena da aisialdia; herriz herri
bestak, dantzak eta merkatuak, estropadak eta su-ziriak zeruan.
Turistak, kotxez, hegazkinez, bizikletaz, ohienez zakua bizkarrean,
hirietako tabernak pintxo jaten inbadituz. Erdaraz (hacer el agosto)
ez dakit badagoen euskaraz esaera bera, baina ongi profitatzen den
hilabetea da nola nahi ere.
Roma boteretsua zen K.A
50an eta errepublika beherakadan. Errege bat nahi zuen herriak, eta
Julio Cesar zen aukera gehien zituena. Lagunek saldu zuten, eta
nabalez zulatu, zu ere bai Bruto?Gero sarri den bezala, inork uste
ez zuenak irabazi zuen. Zenduaren iloba hemezortzi urteko mutila;
Octabiano Turino, gero Cesar Augustus izenarekin ezagutuko zenak
berrogei urtez inperioa gotor zuzendu zuen, errepublika zeinu guziak
garbitu, eta bere burua Jinkotazt hartu zuen. Erromatarren
lehendabiziko enperadorea izan zen; Augustus ( saindua, gurgarria)
deitzea onartu zuen herriak, eta gustuko zuen ilabetearen izena eman. Historian izan den diktadore
arrakastatsuena izan zen, eta, horregatik ote urtero agorrila
ospatzen dugula?
No hay comentarios:
Publicar un comentario