Eskermile anitz zure arreta gatik Lucien Etxezaharreta.
Lola
Sarratearekin topatzea ez da ahazten den zerbait.
Bere
baitan duen kemena eta sorkuntza nahiak halako
leinuru
bat ematen dio. Belateko maldan den Almandozetik
bere
zuzia dakar. Iduriz bertatik atera ur errekak Baztan
erreka
Bidasoa bilakatuarekin bat eginez. Uren bideak,
denek
badakigu, itsasora eremaiten gaituela bertatik beste
mundu
guzietara. Hori izan da ere Lolaren bidea. Iturrien
ura
berritzen dela etengabe, gogoetatsu egon gaitezke zer
indar
berezik horrela jartzen duen ur xirripa xumea itsaso
bilakatzeraino.
Bide
hori «armarririk gabeko baserrian» hasi zuen.
Gure
lehengo aita eta amek kartsuki biziarazten zuten
eta
lanaren bortitzak inoiz itzaltzen zuen biziaren seaska
txoko
goxo horietarik batean. Eta horren jarraipenaren
hemen
irakurtzeko zoriona eskaintzen digu. Hitzak dira
hitzak,
poetak «ahal bezalakoak» direla deklaratu zuen
baina
sendituaren, gozatuaren eta minaren azaltzeko lehen,
orain
eta gero, baitezpadakoak dira. Hitzak direla hitzak
eta
denek ez dituztela menperatzen ahal ustea hedatua da
gure
herrian. Hitzak denenak direla aldarrikatu behar da
berriro,
denetan. Eta hitzek ona eta gaitzaren egiteko ahala
dute,
Esopek onerako bezain txarrerako balio duela hitzak
zuzenki
erran zuen.
Liburu
honen biziaren jarioan hau bide atseginak,
baina
arrosak bezala arantzaz beteak ere. Ameriketako
bazterretara
eta Afrikara ere joaten gara kontakizun hauekin
baina
azpimarra daiteke hemengo urratsak begiak irekirik
egin
dituela idazleak.
Inor
ez da hotzik aterako hemengo ixtorio hauek
irakurtu
ondoan. Orrialdez orrialde zerbaitek agintzen
du
bururaino eremaitea irakurketa. Bazterketa eta
bidegabekeriarekin
topatu den emaztea dugu hemen.
Eta
ez bakarrik bere bizitzan, baina ere ikusi eta jakin
dituenekin.
Eta hori, bizi bizirik, erakusten digu, zintzotasun
handiarekin,
egiari zor zaiona ateratuz.
Gure
herria, Baztan eskualdea, eta beste guziak, ez
da
beste munduak baino hobea, bortizkeria, maiz izkutua,
nagusi
da gure etxe, borda, mendi erreketan, jaun eta
boteretsuen
agindu eta jarreretan. Ago agote! Oihu hori
entzun
da menderen mende hemen, kanpotarra omen den
horren
gaitzesle, bazterle, hiltzaile ere batzuetan. Umorezkoa
ote
da Lolaren lore untzien salbatzeko borrokaren
kondaira
hori herrian ereman zuena? Samintasunez jantzia
da,
gehiengoaren lege itsu bihotz gabekoaren menpe
jartzen
den legea, zoriona lerrokatzearen eta berdintasun
itotzailearen
menpe jartzen duena.
Zenbat
pertsona hunkigarrirekin ez gaitu uzten
liburuak!
Martina Mendiolako neska gaixoa, Juana Josefa
herritarrek
basaki erahila, Camila haurdun zena, Maialen
gerra
zikin batean bere maitaleak galdua... Zor diegula
bederen
oroitzea, iragana ezin aldatuzkoa baita, baina haren
aipamena
hazkurri dugu. Baztandarrek hainbeste kurritu
Ameriketara
ere joaten gara liburuan. Konkistadore haien
basakeri,
esplotazio gogoetetarik ibiliz maiz. Han ditugula
gure
senideak, mundu berria eraikitzean hemengo bereko
bidegabekerietan,
baina gureak dira eta mundu berdinean
garela
oroitarazten digu horrek. Biharkoa berritzekoa eta
arraeraikitzekoa
dela!
Lolak
topatu Lais Korintokoak, «amodioaren
baratza»
eraiki zuenak, maitasun librea aldarrikatuz poesia
eta
bertsoz, etzekien gure Pedro Axular apaiz sabantak
egun
batez haragiaren bekatuaren gaitzesteko eredutzat
hartuko
zuela demostratuz bekatuari
betiere bere ondotik
urrikia
darraiola. Libertateari egin Lolaren
keinu polita dugu
hor.
Batzuetan umorea ez dela beti Boris Vianek zioen
«etsipenaren
kortesia».
Eskertzekoa
da Lola Sarratea, artista, sortzaile eta so
egile
fina, Baztango mendi eta lurrek sortu zigutena.
Lucien
Etxezaharreta
No hay comentarios:
Publicar un comentario