Zazi eta bilatu, han
egonen dira eta ezagutuko dituzu. Horrela erran nion alabari. Bi
haurrekin gatekoa zen alaba hilabete pare bateko Renora, kanpamendu
batean umeak ingelesa ikasteko aitzakiarekin. Urtero bestatzen den
Euskal Jaiarekin topatu ziren, eta nire lehengusuak hantxe egonen
zirela pentsatu zuen. Duela berrogeita hamabortz urte artzain ganak
ziren, lehenik zarrena gan zen, eta gutira bere bortz anaiak
berarekin eraman zituen.
Nire alaba haien bila
hasi eta aise hiru aurkitu zituen, frontoian hantxe, hiru anai
egonian, erausian, txapela ordez yanki bixera buruan. Hurbildu
zitzaien, eta bertzerik gabe. -Zuek Sarratea zarete ezta?
Galde egin zien.
Arriturik gelditu ziren gizonak.
Ama aurkitu ditut! Deitu
zidan alabak, eztakizu ze maitagarriak, eta zu bezelaxe mintzo dira,
ez dute euskara deus galdu, elkarrekin direnean beti euskaraz aritzen
omen dira. Zutaz oroitzen direla elkarrekin eskolan ibiliak
zaretelako. Ongi bizi direla erran didate, eta seme alabak yankiak
direla.

No hay comentarios:
Publicar un comentario