Jon
Mirandek Andoni Ibiñabeitiari 1951an eskutitz batean idatzitakoa.
Figaro izendun kaseta ustel ortan
irakuri dut Miss Amerika 1951, Pariserat laster etortzekoa
Euskaldunsa bat dela. Erri aundi bat gera hatik!
Yolanda
Betbere Baltimur-en sortu zen, aita William Bettere merkataria,
euskal jatorrikoa. Lirika ikaslea, 1950an beka bat lortzeko dirua
irabazi nahian miss Alabama konkurtsora aurkeztu zen. Irabazi zuen,
eta gero, 1951an Atlantis Cityn Miss Mundu izendatu zuten. Hankaz
gora jarri zuen Miss Mundo erakundea, Amerika osoan bainu jantzitan
desfilatzea ukatu zenean. Ni lirika abeslari bat naiz, ez feria
tximino bat ageriko egiten. Izan ziren bere erranak. Domina kendu
zioten, baina horrek ez zuen zokoratu, aise egin zen ezaguna.
Eder-konkurtsoekin arras kritikoa izan zen, eta ahal izan zuen moduan
emakumearen duintasunaren alde lan egin zuen. Heriotza zigorraren
aurka Sing Sing parean manifestazio baten buru izan zen. Carolina del
Sur-en, ikasle larru beltzen alde bere potreta erraldoia merkatu
handi batean jartzea onartu zioten. Giza eskubideak urratzen ziren
lekuan, hantxe zegoen beti, borrokan. Mathew Fox magnatearekin
ezkondu zen. 2016An 87 urterekin Washingtonen hil zen.
Herri
ttiki bat gara, baina gotorra, batzuetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario