domingo, 23 de julio de 2017

LAKET DUT


Arratsalde lainotsu eta goxoa

Beti da atsegina tragoa

Xabierekin
hiztun ona baita laguna.

Arizkungo estudioaren baratzean.

Hantxe egiten ditu erakutsi

bere margolanak

Baztango betiko artista

dugu Xabier Soubelet.

Pausoz-pauso

gelditu gabe

beti aitzina.

Euskal Herrian errotua

erroak ezin autsiz

egoera latzak gaindituz

Berez espresionista

bere baitako

hausnarketak ditu azaleratzen.

Minak eta gozoak

Minetan ilun, gozoan alai.

Bere oberena

eskaintzeko unean

Euskal Herria

abstraktuan digu egiten opari.

Bai, laket dut Xabier Soubelet


No hay comentarios: