Bidai bat egiteko gogoa sortu zait, eta
leku exotiko baten bila, batean Tasmania etorri zait burura.
42`H-147´S Ozeanian, Australia ondoan
Tasmania irla bat da. Homo Sapiens duela 45000 urte Australiara
ailegatu zen, ez dakigu nola izan zen, ze haraino urez joan behar
izan zuten. Gero, urak handitu eta 15000 mila urteren bueltan
Australia zatitu egin zen, eta Tasmania sortu. Aborigen multzo bat
bertan gelditu zen trabatua.1642an Abel Tasman holandarra izan zen
europar lehena haraino ailegatu zena. Ezagun zen jende multzo
atzeratuena zen topatu zuena, biluzik bizi ziren eta ez zuten
ekoizten, ezta animaliak hezi ere. Txikiak eta “itsusiak” zirela
zioten, nik bereziak erranen nuke. Gorputza tatuatzen zuten ebaki
geometrikoak eginez.
1803an ingelesak bertan presondegi bat
jarri, eta jendilaje kriminalez bete zuen irla. Hamar mila inguru
aborigen bizi zen bertan eta berrogei urtetan denak kasatu zituzten;
kasatu, eta larrutu, gero larrua saltzeko. Atxilotuak eta zaindariak
gizonak ziren, hortaz ez zegoen emakumerik. Bertakoak sexu
gozamenerako erabili zituzten. Eta nola ez, lan gogorrak egiteko.
1960an hil zen azken tasmaniarra, eta
Royal Society-ko George Stokell partaideak maleta bat egin zuen haren
larruarekin.
Ba, ez hobeki pentsatu dut, ez dut
Tasmanira joan nahi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario