1502an Baionatik Hondarribira abiatu
ziren Joana Eroa eta Felipe Ederra. Flandestik Kastilarako bidean,
Baionan lehorreratu eta gurdiz jarraitu zuten Hondarribiraino. Bideak
arras txarrak ziren nonbait, eta nekez ibili zen haien gortea. Felipe
nazkaturik, bidea zaldiz egitea otu zitzaion. Joanak senarra zaldi
gainean bi hankak alde batera emakume gisa ikusi zuen, eta larritu
zen. Gizona, ipurtzuloa odol-pikoz lepo, egoera lastimagarrian
aurkitzen zen.
Hondarribian Egiluz jauregian egokitu
zen bikote Erreala, eta Joanak jakin zuenean bazegoela sorgin bat
horrelakoak sendatzeko aproposa, haren bila bidali zituen gudariak.
Sorginak Felipe ikusi zuen bezain laster gertatzen zitzaionaz jabetu
eta behar zituen belar eta ukenduak eskatu zituen. Aita Sorgin ospe
handiko sendagilea zen, egun pare batez sendatu zuen gizona. Felipe
Ederrak horrela erran zion sorginari: “eska iezadazu nahi duzuna,
egin didazun mesedea gaitik”.
“Zoaz hemendik eta ez itzuli
egundaino” Izan zen Aita Sorginaren eskaera.
323K.A. Grezian sortu zen Diogenes.
Filosofoa zen, eta erromes eskean ibiltzen zen. Buztinezko ontzi
handi batean bizi omen zen, eta egun batean Alejandro Magno, haren
ospeaz aditua hurbildu zitzaion aholku eske. Diogenes eguzki aldera
atseden hartzen zegoen, eta Alejandro Magnok agurtzerakoan ea zerbait
behar zuen galdetu zionean, filosofoak horrela erantzun zion:” bai,
zazi haraxeago itzala egiten didazu eta”.
Ez dut uste gure Aita Sorginak Diogenes
ezagutzen zuenik, erantzun berdintsua ematea kasualitate hutsa izanen
zen doike. Batzuetan gertatzen dira horrelakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario