Eguna gozo geza, eta euritsu argitu du.
Barne aldera bultzatzen dizuten horietakoa. Nostalgiak jo eta harako
min gozo bat sentitzen duzun egun horietakoa. Bach entzuten “El
nonbre de la rosa” berrirakurtzen ari naiz. Agian pixka bat
masokista naiz, baina, tira, zer eginen dut ba.
Gaur Irungo besta handia, San Marcial
eguna da. Alarde eder bat ospatzen da, aspaldi zaharrean frantsak
bota zituzten eguna ospatzeko. Beraz itxurosoa da, gudariak Napoleon
garaiko jantziekin, eta kantinera polit batekin konpainia bakoitza.
Horraino deus erratekorik. Egun batean emakumeek nahi izan zuten
gudari bezala desfilatu, eta herriak ezetz erran zuen. Inongo pisuzko
arrazoirik eman gabe. Beti horrela izan zelako, (emakumerik gabe)
zion herriak, eta hortik sortu zen “betikoak”mugimendua, betiko
alardearen zaindariak. Alde bi egin ziren, emakumea desfilatzearen
aldekoak, eta betikoak. Alde biak teman jarraitzen dute, eta bi
alarde egiten dira egun, bat betikoa, gizonezkoa, eta bertzea. emakume eta gizon. Irun eta Hondarribitik at, inork ulertzen ez
duen arazoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario