Ibaiak, zuhaitzak, zaldiak, txoriak...
Omo Sapiens-ek ikusi, ukitu eta haietaz baliatu, horixe egiten zuen,
hortaz errealitate objektiboak ziren; bertze aldean asmatutako
errealitate subjektiboak, Jinkoak, herrialdeak, multinazionalak...
Asmatutako errealitatea tinko itsatsi zen Sapiens-en burmuinean, ze
egun, ibaien, zuhaitzen, zaldien, eta txorien bizi-irautea,
herrialde, multinazional edo Jinkoei esker daiteke bermatu; beraz
asmatutako errealitate subjektibo baten baitan.
Gezur bat asmatzea ez da erraza, baina
lortuz gero, botere ikaragarria izaten ahal du, eta milioika
jarraitzaile lortu. Ikusi berri dugu “Aita Santua” Portugalen
duela ehun urte hiru artzaintxori “Ama Virgina” agertu zitzaien
tokian miloi bat lagunekin errezatzen. Gertaera bitxia beraz duela
ehun urte haurrek ikusitakoa. Demagun baso lainotsu batean, odei
artetik argi izpi bat ihes egin eta ortzadar gisa zuhaitz hostotsu
batean pausatu zela, suertatzea ere, eskuinuso eder bat bertan
egotea, eta haurrei begira gelditzea. Euskuinusoa papar txuri, bizkar
beltz-urdin, buztan luze, txori ikusgarria da, bakartia eta urria. Ez
dakit zenbat katoliko dagoen munduan, baina, datu objektiborik gabe
denek sinesten dute, duela bi mila urte inork ikusi ez duen Jinko
batek neskatxa bat ernaldu eta haren semeak salbatuko dituela.
Hurbilago etorri eta, Rodrigo Rato
“ospe” handiko gizonak ezkila bat jo, eta edonor egin zuen
banku-gizon. Bankua ez zen existitzen, inork ez zekien zertan zetzan,
baina denek hartan sinetsi zuten. Eta erosi zituzten akzioak, erosi
eta erosi, gero eta garestiago. Ez zekiten zer erosten zuten, baina
lehen bi balio zuenak gero lau balio zuen eta gero sei. Egun batean
norbait saltzen hasi zen etekinak lortzeko, eta, saltzen, saltzen,
beheiti joan zen akzioen balioa, akitu arte. Orduan jabetu ziren
haize burbuila ikaragarri bat zela, eta haizea zela erosi zutena. A!
Ze pena eta ze dolore, haize burbuila puztu zenean hutsik gelditu
ziren, aio aberats eztiak, automobil berria, Karibeko oporraldiak...
hori, zorretan gelditu ez zena, ze akzioak erosteko etxea hipotekatu
zuena bazelako.
Argia ez da ikusten
baina,
argirik gabe ez da ikusten
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario