Goizak muku ernatu du, baina eguna
aitzina hobera egin eta egun ederra gelditu da. Hendaia eta Donibane
Lohitzune bitarteko La Corniche deritzon bidea zegoen ederra, zer
diot, ederra? Xarmanta, zoragarria, egundaino bezalakoa. Zerua urdin
oskarbi, itsasoa urdin-berdexka. Indartsu, olatu bat, olatu bi, olatu
hiru, beti berriak, egundaino berdinak. Nekaezinak surf zaleak.
Antoine D'Abadie gaztelua betiko lekuan
zaindari, inguruko belaiak belarretan, zaldiak bazkan. Mendizaleak
lerroz-lerro itsas hegia egiten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario