sábado, 27 de mayo de 2017

DOHAINIK


Goiz ernatu naiz, arras goiz; glizinia ederra dago, pareta goiti gan eta sasi egin zait: inguruko txori guziak haren hosto artean badirudi lo egitera etortzen direla, argi hastean txioka hasi eta ernatu naute. Bartatsean erauntsi ederra bota zuen eta bazterrak ongi astindu ere, hortaz giroa fresku da, eta gosaldu ondoren menditik itzuli bat egin dut. Bi hankeko bizidun ganorik, belaiak belar tente, urratsik ez bidexkan, mendi guzia neuretzako. Zer pentsa eman dit, nirea ote ? Aitzinean duten haritz onda, elorritxoria, sahatsa, iretziak... nireak ote? Hala bada, zenbat gauza debalde eskaintzen dizkigun biziak!. Eta egunera gainera. Ikusi egin behar, behatuz, ongi behatuz ikusi; ikusitakoaz jabetu, eta gozatu, beldurrik gabe. Biziaren arratsaldean naiz eta, etxerako bidean hausnarketa bat etorri zait burura: “orain arte bizitako momentu hoberenak dohainik izan ditun, neska”; hola diot neure buruari. Haur sortu berriaren lehen nigarra, amorantearen musu bustia, aspaldiko lagun baten ezusteko deia... Ez, ez dago dirurik hoiek ordaintzeko.

No hay comentarios: