Atzoko egunarekin duela laurogeita hiru
urte, Gibsland hegoaldean 154 autopistan, ehun tiroz hil zituzten
Bonnie eta Klyde. Berrogeita hamar tiro zilo zituen gorpu bakoitzak.
Manduler itzalak izan ziren. Hogeita
lau eta hogeita bortz urteko gazteek hiru urtez tronpatu zuten
polizia; banketxeak, gasolindegiak, merkatuak... ebatsi zituzten,
eta ihesaldi odoltsuak egin. Lehen bidelapur modernoak, egunkariak
manipulatzen maisuak izan ziren. Ihesaldi batean ostatu bateko gelan
argazki kamera atzendu zuten, armak eskuetan zirelarik ageri bertako
argazkietan, eta prentsak argitaratu zituen egin. Ipar Amerika
beherapenean eta ustelkeriaz lepo, bikote erakargarriek langabezian
zegoen edozeinen fantasiak betetzen zituen, eta egunkariak egundaino
baino gehiago egiten ziren saldu.
Biek daude hilobiratuak Dalas-en,
baina ez elkarrekin bikoteak hala eskatu bazuen ere, neskaren
familiak ez zuen nahi izan, eta gorpua beraiekin eraman zuen: hogei
mila lagun bildu ziren hilerrian.
Bonnie-k idatzitako olerki batek esten
du hilobia: eta horrela dio
Eguzkiak eta ihintzak
loreak lurrintzen dituen bezala,
mundua distiratsuagoa da
zu bezalakoen
bizia gaitik
Mutilaren hilobiak horrela dio.
Galdua bai,
baina ez atzendua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario