miércoles, 17 de mayo de 2017

BLAS LEZOKOA



Pasaian sortu zen Blas de Lezo, eta familiaren leinuari jarraituz itsas gizona izan zen. Baina ez edozein itsas gizon, munduan izan den marinel handienetakoa baizik. Armada Espainolarekin hainbat eta hainbat erasoetan indarrak zituen neurtu. Hamazazpi urterekin anestesiarik gabe moztu behar izan zioten hanka; kexu bat ere egin ez omen zuen. Urte bat geroago begi batean zartako bat hartu eta oker gelditu zen. Hogeita sei urterekin Hegoaldeko Itsasoan beso bat galdu eta, maingu oker eta beso motz gelditu zen. Gutira, bera baino hogei urte gazteago zen Josefina Pacheko-rekin ezkondu zen, Peruko familia printzipal bateko alabarekin, hain zuzen. Arrakastaz arrakasta jarrai, 1741an Cartagena de Indias defendatu zuen. Ehun eta laurogeita bederatzi guda ontzirekin eraso zuten ingelesek, Blas de Lezoren sei ontziren aurka. Gatazka itsasoan hasi zen, Lezok gibelat egin, eta ontziak kaiaren sarreran erre egin zituen, ingelesen ontziei traba egiteko. Gero, hiriaren harresiak igo ez ahal izateko, harresi ingurua zulatu zuten, ingelesen eskailerak motz gel zintezten.

“Jinkoak madarika zaitzala Blas” oihuka erretiratu zen Vermon almirantea, bortz mila gizon galdu eta gero. Seiehun lagun eta hiru hontzi, haiexek, eta Blas de Lezoren ausardia izan ziren irabazle.



“Lezo” kasua dugu Madrilgo azken ustelkeriari paratu dioten izena. Pentsatu nahi dut, ez duela gure itsas gizonarekin deus ikustekorik izanen. Ausardia ez diotelako inon ikusten.

No hay comentarios: