Haizu, goazen denok Senperera gure urratsa uztera.
Zaharra naiz,
arras zaharra;
arbasorik gabea,
bakarra;
trinkoa eta borobila,
misteriotsua;
ez dakik nun naizen sortu eta garatu.
Denboretan
handia,
zabala eta indartsua;
eguzkiaren argiak zaindua egunez,
gauez, ilargiarenak babestua.
Haizeak igitua.
Lehorteek eta uholdeek
erdi itoa sarritan.
Gudek eta Jinkoek mehatxatua,
erdi irentsia.
Nerez naiz gotorra eta erro zuzena, suntsiezina.
Hilzorian oihan eta
mendietan zokoratua,
berriz ere berpiztu eta plazara ialgi nintzen
.
Jakintsuen ateak jo nituen,
eta zabaldu egin zizkidaten.
Hementxe
nauzue zaharberritua
, zuen etxeetan sartzeko nahian.
Euskara naiz
eta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario