lunes, 1 de mayo de 2017

PHANTASÍA


Maiatzak lehendabiziko eguna du, eta langileen eguna omen. Hiru lagun bildu gara bazkari goxo bat egiteko. Hiruak gara emakumeak eta, biziaren arratsaldean, diote. Hile zuri eta aurpegi zimur, baliteke, baina gure bihotzean beti fantasiaz betetako udaberria. Ardotxoak animaturik, bazkal hondarrean amodiozko aferaz, buru belarri sartu gara. Lotsak alde batera utzi, eta norberak bere fantasiak mahairatu ditu.
Batek, larru beltz mutil gazte bat, tatuatua eta pirsinez betetakoa, sekuestratu, giltzapetu, eta harekin aste buru bat pasatu.
Bertzeak, behingoz armariotik atera eta, emakume arteko amodioa ezagutu.

Bere ametsetako gizona espetxean nahiko zuen, hilean behin Pantoja modura “bis a bis” egitera joateko. Ze plazerera, gizona gela batean trabatua inongo defentsarik gabe, era bat zure esku. Baso ardoa eskuan, horrela dio hirugarrenak.           

No hay comentarios: