domingo, 23 de abril de 2017

UR ZIKINAK


Goiz jaiki naiz, hotza, baina egun onaren seinale, kafetto bat hartu eta egunkaria erostera gan naiz. Beti egiten dudan bezala, periodikoari gain begirada eman eta, azken orrialdean beti laket dudan Manuel Vicent-en lerroa irakurri dut. Ez dut uste aserretuko denik, datu batzuk hartuko dizkiot: 1834ko uztailak 17an Madrilen beroa jasan ezina izanik, izurrite ikaragarria edatu zen. Iturrietako urak apezak kutsatu zituztelako zela ezbeharra norbaitek erran eta albistea bista bezala edatu zen, hau ere. Jendea aserretu zen eta 73 apez makil eta garrotez kasatu zituen herriak. Mariano Jose de Larra kazetari berritzaileak, “Madrilen urte guzia da inaute”, idatzi zuen; kazetari gaztea aspertu zen ustelkeria salatzen, inork jaramonik egiten ez ziola eta, bere buruari tiro eman zion. Inauteak jarraitzen dute Madrilen, hontan ez dira apezak urak zikintzen dituenak, politikoak baizik, baina jendea ez da garrote eskuan kalera ateratzen, ez, zibilizatuak gara, orain hurrengo hauteskundeetan, bozka eman egiten diegu. Madrilen gauza bitxi bat gertatzen da; badago putetxe bat, non zuzendaria birjina den.   

No hay comentarios: