BAT
Atea
erdi irekia zegoen, eta zakurra sartu zen, bizilagunaren zakurra
egunero bezala Maxusen laztan bila zetorren. Josetxo, haren jabea
kanpoko aldean gelditu zen, eta zakurra ateratzen ez zela ikusirik,
eri-koskorrekin atea jo zuen, inork ez erantzun, eta sartzen ausartu
zen. Auhenka txakurra aditu eta larriturik hurbildu zen. Emakumea
erdi biluzik, lurrean nola nahi botata odoletan ikusi zuen. Gela
nahasiak, eta giro otza eta kiratsak gibelat bota zuen gizona. Erdi
zorabiaturik bere etxean sartu eta emazteri erran zion polizia
deitzeko.
Ehun
bat biztanle bizi zen herri ttiki eta lasai hartan, eta horrelakorik
inoiz ezagutu ere. Biztanle gehienak nekazari nagusiak ziren, gazteek alde egiten zuten lan postu bila. Etxeek zaharkituak gelditzen ziren
eta artistak hasi ziren erosten. Hogei bat urte zeraman Maxusek
herrian, etxe bat erosi, zaharberritu eta bertan margotzen aritzen
zena. Emakume fina, bakartia eta aldi berean atsegina. Noizbehinka,
lagun enbat hartzen zuen etxean, baina hortik goiti, deus
erratekorik.
Goizeko
zortziak jo berriak, goiz lanbrotsu eta umel hartan bizi lagunak
ikaraturik sartu ziren euren etxeetan.
Jarraituko
du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario