domingo, 7 de mayo de 2017

ARRANO BELTZA (BI)

BI

Ordu bat geroago ailegatu zen polizia, eta haren gibeletik anbulantzia. Bazter guziak zituen arakatu poliziak, eta berrehun bat argazki ere egin. Arratsaldeko lehendabiziko orduan epailea etorri, gertaera sekretupean jarri, gorpua goiti hartu, eta etxea era bat etsi zuen. Polizia buruak hilketa itsusi baten aitzinean zegoela fite ikusi zuen. Nahitako sexu harremanak ukan zituen hiltzailearekin, doike. Ardo botila hutsik, Zuberoako gasna erdia mahaian, edal-ontziak arraskan garbituak, kandela erdi errea... elkarratze erromantiko baten ondokoa izan zen sarraskia. Emakumeari begiek atera zizkion gizonak nabal puntaz, eta handik isuri odola hatzekin titi mutur eta aluraino eraman. Sofistikatua beraz. Zeinu guziak garbitzen saiatu zen gizona; emakumearen eri artean ile txuri batzuk bortxan kenduak, eta azia, horiexek hiltzailearen arrasto guziak. Galtza botoi bat aurkitu zuen poliziak; botoia” Bulberri” firmakoa, beraz, burges batena litekeena. Kontserbadorea eta bilo zuri, hortaz, adinez nagusi. 
Jarraituko du.


No hay comentarios: